Familia barneko sexuabusuen sekretua apurtzen: #MeTooInceste txioaren analisia Iramuteq softwarearen bidez
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.122.2022.6Gako-hitzak:
Sexu-abusua, Haurrak, Intzestua, Twitter, TabuaLaburpena
Historikoki ezkutatuak eta isilduak izan dira umeen kontrako familia barruko sexu-abusuak. Tabu hori apurtzeko hastapenak sortu dira 2021eko urtarrilean Frantziako Estatuan Twitter plataforman biral egin den #MeTooInceste txioaren bidez. Hori dela eta, ikerketa honen helburu nagusia da hedabide sozialetako eztabaidaren bidez intzestuaren abusua nola landu den ulertzea. Orobat, Iramuteq softwareak ahalbidetzen duen Reinert metodoaren bitartez diskurtsoaren analisi lexikala eta antzekotasun lexikalaren azterketa egiteko 15.496 txio batu dira 2021eko urtarrilaren 14tik 21era. Emaitzek argitzera eman dute intzestu-kasuak plazaratzeak maila indibidual eta kolektiboan duela eragina. Orobat, baieztatu da #MeTooInceste mugimendua baliagarria izan dela biktimek isiltasuna hausteko eta gizarteak arazo ikusezin hori aitortzeko espazio bat sortzeko.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2022 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.