Loditasunaren gizarte-irudikapenak eta emozioak gazteengan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.104.2018.2Gako-hitzak:
Emozioak, Gizarte-irudikapenak, Seme-alabak, Arriskuak, Garapen psikologikoaLaburpena
Ikerketa honek helburu du aztertzea nola ulertzen den loditasuna unibertsitateko ikasle gazteen ikuspuntutik. Bereziki loditasunaren eraikuntza kolektiboan emozioek duten garrantzia eta gazteek berek loditasunarekin duten harremana ikertuaz. Horretarako, asoziazio askeko ariketa bat burutu genuen 200 unibertsitate-ikasleren artean eta emaitzak Alceste softwarearen bidez aztertu ziren. Emaitzek adierazi zuten gazteek loditasuna osasun-arazo bezala deskribatzen zutela lehenik, baina deskribapen horrek ez zeukala karga emozionalik berari lotua. Bigarrenik, loditasuna arazo estetiko eta gizarte-bazterketaren iturri gisa ere deskribatzen zen eta, faktore horri hertsiki lotua, karga emozional negatibo nabarmena ageri zen; besteak beste, bakardade, herstura, tristura, segurtasun falta, lotsa, pena edota haserre emozioak plazaratzen zituzten gazteek. Bukatzeko, loditasuna gizarte-ikuspuntu honetatik lantzetik eratorritako ondorioak eta osasunaren eraikuntza positiboago baterako premisak eztabaidatu dira.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2018 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.