Aldizkariari buruz

Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria 1990ean sortu zen, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Argitaratzen dituen lanak honako arlo hauetakoak dira:

Antropologia eta etnologia, ekonomia eta enpresa, zientziak juridikoak, hezkuntza, psikologia, filosofia, komunikazio eta kazetaritza, zientzia politikoak, soziologia eta gizarte-lana, soziolinguistika, informazio- eta dokumentazio-zientziak, hizkuntzalaritza, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, historia eta geografia.

Uneko zenbakia

Zk. 131 (2024)
Ikusi zenbaki guztiak

Sarbide Irekia

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere aldizkarietako eduki guztiak doan eta linean ikusteko aukera eskaintzen du argitaratzen den unetik. Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC 4.0) lizentziapean.

Gainera, egileei aukera ematen zaie beren bidalketa mugarik gabe partekatzeko, prozesuaren edozein etapatan (preprint bertsioa, onartua, probak, argitaratutako bertsioa, etab.), Sare Sozialetan, bai eta biltegi akademiko eta instituzionaletan ere, Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC 4.0) lizentziapean.

Harpidetu zaitez

Uztaro aldizkariak urteko lau zenbaki kaleratzen ditu paperean, 25 €ren truke zure helbidean jasoko dituzu. HARPIDETU HEMEN!

Online bertsioa doakoa da.

Sostengu ekonomikoa. Babestu zientzia eta ikerketa

Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria UEUren aldikari zientifikoa da, irabazi ekonomiko asmorik gabeko egitasmoa, UEUren babesa eta erakundeen laguntza jasotzen duena.

Zientzia eta ikerketa euskaraz sustatzeko laguntza ematea nahi baduzu hemen egin dezakezu zure ekarpena