https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/issue/feed Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria 2026-09-07T08:03:45+00:00 Nekane Intxaurtza argitalpenak@ueu.eus Open Journal Systems
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria 1990ean sortu zen, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Argitaratzen dituen lanak honako arlo hauetakoak dira:

Antropologia eta etnologia, ekonomia eta enpresa, zientziak juridikoak, hezkuntza, psikologia, filosofia, komunikazio eta kazetaritza, zientzia politikoak, soziologia eta gizarte-lana, soziolinguistika, informazio- eta dokumentazio-zientziak, hizkuntzalaritza, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, historia eta geografia.
https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/6026 Landa-etorkizuna berridazten: proposamenak, mugak eta kontraesanak Euskadiko landa-garapeneko programetan 2025-07-16T13:47:49+00:00 Juan Cruz Alberdi Collantes juancruz.alberdi@ehu.eus
Lan honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Garapeneko Lege berriak (2022) ezarritako testuinguruan Landa Garapeneko Eskualde Programen azterketa egitea. Metodologia misto baten bidez aztertu dira bai dokumentuen analisia, bai adimen artifizialaren tresnak eta elkarrizketa kualitatiboak, eta baita ere plan horien edukiak, prozesuak eta mugak. Emaitzek erakusten dute eskualdeek ikuspegi estrategikoagoa eta proaktiboagoa hartu dutela, jasangarritasuna, kohesio soziala eta berrikuntza ardatz hartuta. Hala ere, diskurtso parte-hartzaile ofizialaren eta egiturazko zurruntasunaren artean tentsioak daude, eta tokiko autonomia mugatua da. Landa Garapen Agenteek funtsezko eginkizuna betetzen dute beren lurraldean duten sustraitzeari esker. Azterketak ondorioztatzen du eskualde-planak tresna baliotsuak direla landa-eremuko etorkizuna berrasmatzeko, betiere parte-hartze errealagoa, metodologia malguagoa eta eskala anitzeko plangintza sustatzen badira.
2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Juan Cruz Alberdi Collantes https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/6013 Adimen emozionalaren lanketa Haur Hezkuntzan: Espainian egindako programen berrikuspen sistematikoa 2025-06-26T09:36:22+00:00 Naroa Domínguez Vadillo naroadominguez03@gmail.com Nuria Galende Pérez nuria.galende@ehu.eus
Lan honek Haur Hezkuntzako geletan adimen emozionala lantzeko Espainian diseinatutako eta aurrera eramandako programen berrikuspen sistematikoa aurkeztea du helburu, proposamen horiek sakonki aztertuz: zer ziklotan lantzen diren, zer esparru teorikotatik, hezkuntza-curriculuma aipatzen al duten, zer-nolako jarduerak proposatzen dituzten, emaitzarik aurkezten al duten, zer-nolako neurketak egin dituzten emaitzak aurkezteko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat egokitzapenik aipatzen al duten. Horretarako, datu-base esanguratsuenetan (WoS, Scopus, PsycInfo, ERIC) orain arte argitaratutako lanen berrikuspen sistematikoa egin zen, PRISMA metodoari jarraituz. Emaitzek agerian utzi dute hezkuntza emozionala gero eta integratuago dagoela Haur Hezkuntzan, nahiz eta oraindik ere desberdintasunak dauden haren ezarpenean. Halaber, emaitzek aditzera ematen dute egungo programek umeen garapen emozionalari laguntzen diotela, eta hezkuntza-praktika integralagoetan aurrera egiten jarraitzeko bideak eskaintzen dituzte.
2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Naroa Domínguez Vadillo, Nuria Galende Pérez https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5497 Hezkidetzarako denbora eta formakuntza falta eskoletan 2025-05-06T06:16:35+00:00 Gema Lasarte Leonet gema.lasarte@ehu.eus Oihane Fernández Lasarte oihane.fernandezl@ehu.eus Zeina Zongo Talamo tzongo001@ikasle.ehu.eus Aida Moreno Markaida aidamorenomarkaida@gmail.com
Hezkidetzarekin eta bizikidetzarekin lotutako ikerketa kuantitatiboa nahiz kualitatiboa egin da EAEko bi euskal eskola publikotan. Eskola bat txikia eta herrikoa da eta bestea handia eta hirikoa. Lehena ez dago Eusko Jaurlaritzaren II. Hezkidetza Planean murgildua; bigarrena, aldiz, bai. Ikerlanaren helburua da ikastetxeetan landutako hezkidetza-plangintzetara, haien ondorioetara eta ezberdintasunetara nahiz irakasleek esku-hartzeetan dituzten zailtasunetara hurbiltzea. Horretarako ikastetxeetako irakasleei galdetegia zabaldu zaie, hezkidetzaren inguruan nahiz haren inplementazioan duten pertzepzioaz galdetzeko, eta, halaber, behaketa sistematikoa egin da ikasgelan irakasle-ikasle arteko elkarreragitean hezkidetza nola lantzen den aztertzeko. Eskolan nahiz geletan behatutakoa eta irakasleek esandakoa hezkidetza-arduradunarekin alderatu da elkarrizketa sakonaren bidez. Datuen analisirako kategorizazio-sistema eraiki, informazioa ordenatu eta sailkatu da NVIVO12 erabiliz. Ondorio nagusiak izan dira irakasleek aipatzen duten formakuntza eta denbora falta. Ikastetxe bateko hezkidetza-arduradunak formakuntza faltaz baino gehiago konpromiso faltaz dihardu eta dio berdintasunerako bidea irakasle feministak egiten ari direla. Bestetik, behaketan, oraindik irakasleek egoera sexistetan hezkidetza inplementatzen ez dakitela ikusi da.
2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Gema Lasarte Leonet, Oihane Fernández Lasarte, Zeina Zongo Talamo, Aida Moreno Markaida https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/6038 Hezkuntza inklusiboa hizpide: Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeko ponentzien ekarpenetatik abiatutako analisi bat 2025-09-10T08:48:05+00:00 Eider Alkorta eider.alcorta@ehu.eus Idoia Legorburu idoia.legorburu@ehu.eus Saioa Bilbao saioa.bilbao@ehu.eus
Artikulu honek Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean aurkeztutako 21 ponentzien azterketa aurkezten du, hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik. Helburua da azpimarratzea ponentzia horietan jasotako ideiek hezkuntza-sistemaren eraldaketan izan dezaketen ekarpena, bai hezkuntza-politiken orientabide gisa, bai praktika profesionalen birdefinizio gisa. Horretarako, ikerketa kualitatibo baten bidez, ponentzien edukia sistematikoki aztertu da, segregazioaren aurkako diskurtsoak, eskola-plangintzaren inguruko kezkak eta irakasleen beharrezko prestakuntzaren inguruko proposamenak identifikatuz. Emaitzek erakusten dute ponentzietan diskurtso koherentea dagoela inklusioaren alde, eta eskola-sistemaren antolamenduan egiturazko aldaketak proposatzen direla. Azterketa egin bitartean onartutako Euskal Hezkuntza Legeak (2023) ponentzietan jorratutako gai batzuk arautu bazituen ere, praktikan agerikoa da hainbat erronkari aurre egiteko bitarteko falta.
2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Eider Alkorta, Idoia Legorburu, Saioa Bilbao https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5549 Elikaduraren inguruko solasaldi-komunitateak sare sozialetan: euskarazko edukiak X, Instagram, TikTok eta YouTube-n 2025-06-18T13:25:34+00:00 Guillermo Gurrutxaga Rekondo guillermo.gurrutxaga@ehu.eus Iñigo Marauri Castillo inigo.marauri@ehu.eus María del Mar Rodíguez González mariadelmar.rodriguez@ehu.eus
Ikerketa honek X (Twitter), Instagram, TikTok eta YouTube-n elikadurari buruzko euskarazko edukiak aztertu ditu. 16 hashtag edo traol identifikatu dira elikadura osasungarriaren, gorputz-pertzepzioaren eta nutrizioaren inguruko eztabaidetan. Twitter eta Instagram izan ziren elikadurari buruzko euskarazko solasaldi-komunitate nabarmenak. Izan ere, TikTok eta YouTube-n oso eskasa da gai honen inguruan euskaraz aurkitutako edukia. Ondorioei erreparatuta, euskaraz sare sozialetan elikaduraren inguruan emandako edukiak mugatuak dira, baina nahikoak Twitter eta Instagram-en komunitateak sortzeko. Sare sozialetan euskal hizkuntzaren erabilera gehiago sustatu beharko litzateke, gazteen artean edukiak euskaraz sortzea eta kontsumitzea errazteko.
2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Guillermo Gurrutxaga Rekondo, Iñigo Marauri Castillo , María del Mar Rodíguez González https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5551 Nicos Poulantzas eta Euskal Udaberria. Borobildu gabeko elkarrizketa 2025-06-09T09:42:36+00:00 Iñaki Zarandona Elorrieta inaki.zarandona@gmail.com
Nicos Poulantzas soziologoaren loraldia eta Euskal Herriaren berpizte kultural eta politikoa aldi berean gertatu ziren 60ko hamarkadaren amaiera aldera. Lehenengoak, Estatuaren teoriko marxista gisa Parisen, eta bigarrenak, nazio-izaeraren eta askapen-borrokaren bultzada gisa, loraldi bat bizi eta euren bilakaeran elkarren berri izan zuten. Kilometroak kilometro, badakigu Poulantzas Euskal Herriaz jakitun izan zela 70eko hamarkada hasi zenerako. Era berean, euskal askapen-borrokak ere ordurako Poulantzasen zenbait teorizazioren eta analisiren berri izan zuen. Gauzak horrela, Poulantzasen eta Euskal Herriaren arteko hartu-emana egon zela diogu artikulu honetan. Alabaina, beharrizan ezberdinak direla medio, azalekoa eta borobildu gabekoa. Batez ere nazio-auziaren inguruko hausnarketen ezagupenari dagokionez. Izan ere, euskal askapen-borrokak ez zien arreta berezirik jarri nazio modernoaren gaineko teorizazio poulantziarrei, eta kontrako norabidean, pentsalari greziarrak ez zituen ezagutu nazio-askapenaz euskal matxinadak egindako garapen teorikoak. Gauzak horrela, biek ala biek sakonki elkarren berri izan balute, bilakaera teoriko zaporetsuagoa izango zuketelakoan gaude.
2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Iñaki Zarandona Elorrieta https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/6027 Udal-mailako justizia 1/2025 Lege Organikoaren ondoren: bake-epaitegietatik bake-epaileak laguntzen dituzten udal-mailako justizia-bulegoetara. Zaharrak berri? 2025-07-10T16:09:44+00:00 Leire Gutierrez Molina leiregutierrezmolina@gmail.com Ixusko Ordeñana Gezuraga ixusko.ordenana@ehu.eus
1/2025 Lege Organikoak udal-mailako justizia eraldatu du. Izan ere, gogor kritikatuak izan diren bake-epaitegiak ezabatu ditu, eta, haietatik abiatuta, bi elementuz osaturiko bake-justizia bat sortu du. Zehazki, udal-mailako justizia-bulegoek eta bake-epaileek osaturiko gertuko justizia bat. Udal-mailako justizia-bulegoak unitate administratibo gisa konfiguratu diren arren —bake-epaitegien izaera jurisdikzionala atzean utziz—, azken momentuan, desagertzear zegoen bake-epailearen figura mantentzearen aldeko erabakia hartu da, orain arte izan dituen antzeko eskuduntzak esleituz. Artikulu honen xedea bikoitza da: alde batetik, bake-epaitegien eraldaketa aztertzea, eta bestalde, egungo bake-justizia osatzen duten bi elementuak kontuan hartuz, legeak benetako aldaketarik dakarren ondorioztatzea.
2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Leire Gutierrez Molina, Ixusko Ordeñana Gezuraga https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/6106 Iñigo Beitia Zabalaren tesiaren laburpena 2026-03-02T07:55:48+00:00 Iñigo Beitia Zabala i.beitia@soziolinguistika.eus
Tesiaren izenburua: Euskararen normalizazio prozesuaren azterketa: Lautadako Kuadrillako kasua
2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Iñigo Beitia Zabala https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/6107 Maite Jaca-Madariaga Ominettiren tesiaren laburpena 2026-03-02T08:58:09+00:00 Maite Jaca-Madariaga Ominetti maite.jacamadariaga@ehu.eus
Tesiaren izenburua: Sare Sozialen Adimen-eredu baten diseinu eta aplikazioa Neurona-Sare Artifizialak eta Sare Sozialen Analisia erabiliz
2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Maite Jaca-Madariaga Ominetti https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/6104 Irati Urreta Elizagiren tesiaren laburpena 2026-02-26T17:08:32+00:00 Irati Urreta Elizegi irati.urreta@ehu.eus
Tesiaren izenburua: Euskararen ahoskera eta hizkera-mailak aztertzen
2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Irati Urreta Elizegi https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/6103 Jon Zabala Arandoren tesiaren laburpena 2026-03-02T16:48:44+00:00 Jon Zabala Arando jon.zabalaa@ehu.eus
Tesiaren izenburua: Bilkura Kolektiboak Bizitzaren Erdigunean. Batasun Emozionalaren Eraginak Gizarte Kohesioan, Ahalduntzean eta Ongizatean
2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Jon Zabala Arando https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/6120 Euskal gizabidearen emarian 2026-04-01T13:48:14+00:00 Mikel Aizpuru Murua mikel.aizpuru@ehu.eus 2026-09-07T00:00:00+00:00 Copyright (c) 2026 Mikel Aizpuru Murua