Ikasleen begirada heriotzaren aurrean: Gizarte Hezkuntzako ikasleen ahotsak jasotzen

Egileak

  • Maitane Picaza Gorrotxategi
  • Amaia Eiguren Munitis
  • María Dosil Santamaria
  • Itsaso Biota Piñeiro

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.4

Gako-hitzak:

Heriotza, Hezkuntza, Unibertsitateko ikasleak, Tabua

Laburpena

Zenbait ikerketak erakutsi dute unibertsitateko gazteek heriotzaren aurrean beldurra eta antsietatea erakusten dutela. Horren arrazoi bat izan daiteke gure egungo gizarteak heriotza tabu moduan hartzea. Ikerketa honen helburu nagusia izan da Bilboko Hezkuntza Fakultateko (UPV/EHU) Gizarte Hezkuntzako 3. mailako ikasleen heriotzaren inguruko ahotsak eta gogoetak jasotzea hausnarketa sustatuz. Horretarako, teknika narratiboak erabili dira La Sonrisa Etrusca (Sampedro, 1985) liburuaren paragrafo batetik abiatuta. Emaitzek erakusten dute gazteek ez dutela inolako trebakuntzarik gaiaren inguruan, heriotza ez baita naturaltasunez lantzen, alor honetan emozioak kudeatzeko arazoak dituztela. Heriotzaren inguruko formakuntza pedagogikoa jasotzea ezinbestekoa da. Bereziki pertsonekin lan egingo duten profesionalentzat, gizarte-hezitzaileak horien artean.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2022-06-15

Aipuak nola egin

Picaza Gorrotxategi, M., Eiguren Munitis, A., Dosil Santamaria, M., & Biota Piñeiro, I. (2022). Ikasleen begirada heriotzaren aurrean: Gizarte Hezkuntzako ikasleen ahotsak jasotzen. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (121), 75–84. https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak