Osasun-krisiei buruzko gizarte-irudikapenak: A gripearen kasua Mexiko eta Espainiako hedabideetan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.94.2015.4Gako-hitzak:
A gripea · Collective Symbolic Coping · Gizarte-irudikapenak · Komunikabideak · Osasun-izurriteakLaburpena
Ikerketa honetan 2009-2010 urteetan A gripearen (H1N1) pandemiari komunikabideek egindako jarraipena ikertu da Mexiko eta Espainiako egunkari publikatuenetan. Irudikapen Sozialen Teorian oinarrituta, Collective Symbolic Coping (CSC) ereduak azaltzen du nola ordena soziala mehatxatzen duten eta komunikabideen arreta bereganatzen duten egoera berriei ematen dieten taldeek. Emaitzetan, lehenik, korrelazio positibo bat aurkitu zen izurritearen hedabideetako estalduraren, infektatutako pertsona kopuruaren eta gizarteak osasunari ematen zion garrantziaren artean. Gainera, ALCESTE softwarearen bidez CSCko faseak identifikatu ahal izan ziren. Bukatzeko, osasun-izurriteekin lotutako gizarteirudikapenen patroiak errepikatu ziren. Azkenik, irudikapen sozialaren ikerkuntzarako eta komunikabideen roletik eratortzen diren estrategietarako inplikazio teoriko eta aplikatuak eztabaidatzen dira.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2015 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.