Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria 1990ean sortu zen, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Argitaratzen dituen lanak honako arlo hauetakoak dira:

Antropologia eta etnologia, ekonomia eta enpresa, zientziak juridikoak, hezkuntza, psikologia, filosofia, komunikazio eta kazetaritza, zientzia politikoak, soziologia eta gizarte-lana, soziolinguistika, informazio- eta dokumentazio-zientziak, hizkuntzalaritza, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, historia eta geografia.
eu-ES argitalpenak@ueu.eus (Nekane Intxaurtza) informatikaria@ueu.eus (Informatika) Mon, 08 Sep 2025 10:30:16 +0000 OJS 3.3.0.12 http://blogs.law.harvard.edu/tech/rss 60 IR(A)UTEN: Altsasuko Santa Ageda festaren brodatuak aztertzen https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5174
Artikulu honetan, Altsasuko (Nafarroa) Santa Ageda festaren materialitatea aztertuko da, batez ere, jantzietan eta brodatuetan arreta jarriz. Hainbat aldaketa jasan dituen festa da, eta jatorrian emakumezkoek ospatzen zuten festa zen. Bertan, haien zereginetako bat ardazketa, brodatzea eta abar ziren, horretarako bilkurak eginez. Festa gradualki aldatzen joan eta gizonezkoen presentzia handiagoa egin zen. Bilkurak tailerretara pasa ziren eta geroago banako bakar batzuetara. Brodatuen bidez, festaren bilakaera soziala, kulturala eta indibiduala islatzen zaigu.
Julen Herrero Beramendi Copyright (c) 2025 Julen Herrero Beramendi https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5174 Mon, 08 Sep 2025 00:00:00 +0000 Adimen-gaitasun handiko haurren hezkuntza-arreta haien familien ikuspegitik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5183
Ikerlan honen helburu nagusia da adimen-gaitasun handiko haurrek hezkuntza-eremuan izandako esperientziak ikertzea, haien gurasoen ikuspegitik. Era berean, seme-alaben ezaugarri nagusiei eta interesei buruzko datuak bildu ziren, bai eta gurasoen inpresioei, bizipenei eta itxaropenei buruzkoak ere. Horretarako, elkarrizketa erdi egituratu eta sakon bat diseinatu zen eta adimen-gaitasun handiko haurren 22 gurasori egin zitzaien, haien esperientziak eta pertzepzioak ulertzeko. Datu guztiak aztertu ostean, lortutako emaitzek erakusten dute ikasle hauen artean dagoen aniztasun handia, familiaren eta eskolaren arteko komunikazio eraginkorraren eta lankidetza estuaren garrantzia, eta irakasleentzako prestakuntza espezifiko eta jarraituaren beharra. Era berean, gurasoen ardura batzuk eta ikasle horien trebetasun kognitibo eta emozionalen garapen optimoa errazteko hezkuntza-estrategia pertsonalizatuen inplementazioaren beharra nabarmendu ziren.

Eider Vallejo Barreiro, Iratxe Redondo Rodríguez Copyright (c) 2025 Eider Vallejo Barreiro, Iratxe Redondo Rodríguez https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5183 Mon, 08 Sep 2025 00:00:00 +0000 Emakume kristauek idatzitako latin-literatura, Perpetuatik Rosvitara https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5182
Gizonek idatzi zituzten Antzinatetik eta Erdi Arotik heldu zaizkigun latinezko testu gehienak; hala ere, zenbait lekukotasunek argi uzten dute emakume gutxi batzuek ere izan zutela idazteko aukera garai horietan. Antzinateko emakume erromatarrek —alegia, ez kristauek— latinez idatzitako testuei dagokienez, heldu zaizkigun pasarte guztien euskarazko itzulpena daukagu eskura 2022tik; emakume kristauen lanei dagokienez, IV. mendean Egeriak idatzitako Ibilbidearen euskarazko itzulpena argitaratu zen 2022an eta, 2024an bertan, X. mendean Rosvitak ondutako teatro-lanena kaleratu da. Artikulu honetan, Antzinatetik X. mendera arte emakume kristauek latinez idatzi zituzten zenbait testuren berri ematen dut; hala, testu horiek euskal komunitatearen eskura jarri ez ezik, emakume kristauek idatzitako latin-literaturaren barruan Egeriaren eta Rosvitaren lanek zer leku duten zehazten ere laguntzen du artikulu honek.
Enara San Juan manso Copyright (c) 2025 Enara San Juan manso https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5182 Mon, 08 Sep 2025 00:00:00 +0000 Espetxeko testuinguruan jaio nahiz hezi diren haurren atxikimenduaren garapena https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5121
Presondegian bizi diren eta haiena ez den zigor bat jasaten ari diren haurren kopurua ez da txikia, eta giltzaperaturik bizitzeak haien garapen orokorrean eragin ditzakeen askotariko ondorioetatik haratago, artikulu honek espetxearen testuinguruak haur horien atxikimenduaren garapenean duen eragina aztertzea du helburu. Zehazki, bi aurresale identifikatu dira presondegian dauden haurren atxikimendu ziurraren garapenaren arrisku-faktore gisa: amaren buru-osasuna eta 3 urte ondoren amaren eta haurraren artean gertatzen den banaketa. Izan ere, espetxeraturik dagoen amak baliabide psikologiko murritzak izateak haurraren atxikimendu ziurrean negatiboki eragiten duela aurkitu da, baita haurra derrigor espetxetik ateratzeak eta amarengandik banantzearen praktikak ere. Hala, atxikimendu ziur bat garatzea bizi-kalitate osasungarri baterako funtsezkoa delarik, beharrezkoa ikusten da haurraren atxikimenduaren garapen ziurrerako eta haren ongizate osorako espetxe-politika egokiak sustatzea.
Naia Tolosa Simón, Klara Smith-Etxeberria Copyright (c) 2025 Naia Tolosa Simón, Klara Smith-Etxeberria https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5121 Mon, 08 Sep 2025 00:00:00 +0000 Betebeharra ala eskubidea? Memoria-legeen aldeko eta kontrako argudioei buruzko azterketa kriminologikoa https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5124
Azken urteotan, memoria gizarte-eztabaidaren objektu bihurtu da. Iraganarekin zer egin eta zein biktimari aitortza eta erreparazioa eman galderek gizartea zatitu dute, bereziki gai hauen testuinguruan erantzun juridiko-politikoak eman direnean. Banaketa eta tentsio hauetatik abiatuta, testu honek memoriak gaitzen salaketan leku zentrala duela aldarrikatzeko helburua dauka. Horretarako, 2023ko Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea gidalerro harturik, memoria betebehar moral moduan, bizikidetza eta adostasuna hausteko errekurtso totalitario gisa edo eskubide zibil moduan interpretatzen duten aukerak aurkeztuko dira. Hiru jarrera horien desadostasun eta argudioetan oinarriturik, berrets daiteke memoriak biktimekiko arretan, herritarren parte-hartzean eta bidegabekeria handienekin gertatu zenaz eta gertatzen denaz ez ahazteko baliabideak eskaintzen dituela.
Jon Gomez Garmendia Copyright (c) 2025 Jon Gomez Garmendia https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5124 Mon, 08 Sep 2025 00:00:00 +0000 Uxue Díez Guiralen tesiaren laburpena https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5204
Tesiaren izenburua: Euskal eskoletan bigarren hezkuntzako ikasleen komunikazio hizkuntza-antsietate eta komunikatzeko-borondate prozesuetan generoa aztertzen.
Uxue Diez Guiral Copyright (c) 2025 Uxue Diez Guiral https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5204 Mon, 08 Sep 2025 00:00:00 +0000 Claudia María Torralba Rubinosen tesiaren laburpena https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5205
Tesiaren izenburua: Aldibereko interpretazioa eta Eusko Legebiltzarreko diskurtsoa: enuntziatu parentetikoen eta modalizazioaren azterketa corpus elebidun eta hirukoitz batean
Claudia Maria Torralba Rubinos Copyright (c) 2025 Claudia Maria Torralba Rubinos https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5205 Mon, 08 Sep 2025 00:00:00 +0000 Ainhoa Urzelai Vicenteren tesiaren laburpena https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5203
Tesiaren izenburua: Euskal Herriko gatazka armatuen errepresentazioa euskal Haur eta Gazte Literatura garaikidean
Ainhoa Urzelai Vicente Copyright (c) 2025 Ainhoa Urzelai Vicente https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5203 Mon, 08 Sep 2025 00:00:00 +0000 Ikasketa politikoa, parte-hartzea eta aktibismoa gazteen ahotsetan https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5355
Ikasketa politikoa, parte-hartzea eta aktibismoa gazteen ahotsetan liburu aipamena
Iñaki Zaldua Calleja Copyright (c) 2025 Iñaki Zaldua Calleja https://creativecommons.org/licenses/by-nc/4.0 https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/5355 Mon, 08 Sep 2025 00:00:00 +0000