Belaunaldi arteko esperientziak hezkuntza formalaren testuinguruan: teoriatik praktikara

Egileak

  • Amaia Eiguren Munitis
  • Naiara Berasategi Sancho
  • José Miguel Correa Gorospe

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.110.2019.2

Gako-hitzak:

Hezkuntza, Ikasleria, Adinduak, Eskola-giroa, Belaunaldi arteko harremanak

Laburpena

Egungo testuinguruaren aldaketa sozialek belaunaldien arteko erlazioen distantzia areagotzen dute. Hori dela-eta, berebiziko garrantzia hartzen du belaunaldi desberdinen arteko erlazioak bultzatzeko espazioen sorkuntzak. Hainbat autoreren hitzetan hezkuntza formaleko eremua izan daiteke belaunaldi desberdinen arteko erlazioa sortzeko esparrua. Belaunaldi arteko esperientzien gaineko ikerketek azken urteetan gorakada nabaria jaso duten arren, Euskal Autonomia Erkidegoan gai horri buruzko hutsunea antzematen da. Horrenbestez, ikerketa honetan Euskal Autonomia Erkidegoan belaunaldi arteko esperientziek hezkuntza formalean duten presentzia eta xedeak aztertu dira metodo kualitatiboak eta kuantitatiboak erabiliz. Emaitzen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntza formalaren esparruan belaunaldi arteko esperientziak aurrera daramatzaten ikastetxeen kopurua % 4,96 da. Horrela, belaunaldi arteko esperientziak aurrera daramatzaten profesionalen ustez, ezinbestekoa da esperientzia hauek sustatzea gizartearen kohesioa ahalbidetzeko.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2019-08-26

How to Cite

Eiguren Munitis, A., Berasategi Sancho, N., & Correa Gorospe, J. M. (2019). Belaunaldi arteko esperientziak hezkuntza formalaren testuinguruan: teoriatik praktikara. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (110), 25–36. https://doi.org/10.26876/uztaro.110.2019.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak