eISSN: 3020-5115
Bidalketak
Bidalketa prestatzeko egiaztatu beharrekoen zerrenda
Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta baliteke bidalketa egileari itzultzea gidalerro horiek bete ezean.-
Bidalketa ez da aurretik argitaratu eta ez da kontuan hartu beste aldizkariren batean (edo horri buruzko azalpen bat eman zaio argitaratzaileari Iruzkinak atalean).
-
Bidalketa fitxategia OpenOffice, Microsoft Word edo RTF formatuan dago.
-
Ahal den guztietan, erreferentzietarako URL helbideak ematen dira.
-
Testuak lerroarte sinplea du; 10 puntu letra-tamaina; letra etzana erabiltzen da azpimarratzearen ordez (URL helbideetan izan ezik); eta ilustrazio, irudi eta taula guztiak testuaren leku egokietan jartzen dira, bukaeran beharrean.
-
Testua bat dator egilearen jarraibideetan laburbiltzen diren baldintza estilistiko eta bibliografikoekin (Aldizkariaren inguruan).
Copyright-informazioa
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria paperean ere argitaratzen den aldizkaria da; argitaratu osteko lehen urtean, paperezko bertsioa ordainpekoa izango da. Formatu digitala berriz, argitaratzen den lehen momentutik CC-BY-NC-SA lizentzia izango du, Aitortu-Ez Komertziala-PartekatuBerdin 4.0.
Egileek Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkarian argitaratutako lanak beste bitarteko edo aldizkari batzuetan argitaratu ditzakete, betiere, orri-oineko lehen oharrean lehen aldiz Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkarian argitaratutako lana dela adieraziko badu, zenbakia, urtea, orriak eta DOI (hala badagokio) adierazita.
Aldizkarien edukiaren erabilerak etorkizunean ezaguna edo garatua den edozein era edo formatutan, baita beste edozein erabilerak ere, baimendua dago beti ere, egileari eta aldizkariari erreferentzia egiten zaion bitartean, sarbide irekiko sistemen bidez zabaltzea onartuz eta nazioarteko komunitate zientifikoak eta gainerako gizarteak edukiak erabiltzea ahalbidetuz.
Uztaro aldizkariko edukiak paperean gordetzeaz gain, formatu digitalean ere izango dute gordailua bermatua. UEUk aldizkariak.ueu.eus webgunean eta www.ueu.eus/argitaletxea liburutegi digitalean kopia bana mantentzen baititu.
Pribatutasun-adierazpena
2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrak ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak zera jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari: badagoela fitxategi automatizatu bat, Udako Euskal Unibertsitateak norberarentzako eta bere erantzukizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazio lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean, Udako Euskal Unibertsitateak bere zerbitzuak emateko behar dituen datuak eskatuko dizkio Erabiltzaileari.