«La Manada» auziko sententziaren jarraipena Twitterren: bortxaketaren kulturari buruzko gizarte-irudikapenak iraultzen
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.110.2019.5Gako-hitzak:
Aktibismo digitala, Bortxaketa, Bortxaketaren kultura, Feminismoa, Mugimendu feminista, TwitterLaburpena
Ikerlan honek «La Manada» izenez ezaguna den talde-bortxaketari buruz Twitterren eraikitako diskurtsoa aztertuko du. Horretarako, epaia plazaratutako egunaren inguruko lau asteetan #lamanada traola zuten txioen edukia analisi lexikal bidez aztertu zen. Emaitzetan diskurtso feministaren lanketa nabarmena izan zen mobilizazio sozialera deituaz, biktima babestuaz edota bortxaketaren kulturaren kontrako argudioak zabalduaz. Baina diskurtsu antifeminista ere plazaratu zen, bereziki biktimari errua egozteko eta diskurtso feministei kontra egiteko. Twitterreko diskurtsoa sexu-erasoei buruzko pentsaeraren isla izan daitekeela ondorioztatzen da, baina aldi berean baita agente aktibo ere jakintza eraldatu horren eraikuntzan.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2019 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.