Segurua al da eskolara bakarrik joatea? Generoaren eragina haurren mugikortasun autonomoan

Egileak

  • Idoia Legorburu Fernandez
  • Nahia Idoiaga Mondragon
  • Israel Alonso Saenz
  • Naiara Berasategi Sancho

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.124.2023.1

Gako-hitzak:

Bide-mugikortasun autonomoa, Haurrak, Hezkuntza, Generoa

Laburpena

Zenbait herrialde eskolarako bide aktibo eta autonomoak bultzatzeko proiektuak sustatzen hasi dira. Ikerketa honen helburua da «Eskolabideak» ekimenean parte hartzen duten haurren mugikortasun autonomoarekiko segurtasun-irudikapenak aztertzea, bereziki segurtasun-hautemate horiek haurren generoak baldintzatzen dituen ikertuaz. Hori aztertzeko Bizkaiko 1.002 haurren ahotsak jaso dira eskola-bide horietan hautematen duten segurtasunari buruz. Erantzunak Iramuteq softwarearen bidez aztertu dira. Emaitzek generoen arteko desoreka erakutsi dute, non neskek pertsona ezezagunekiko beldurra era argiagoan hautematen duten. Horrez gain, mutilek komunitatearen laguntzarekiko konfiantza errotuagoa plazaratu dute neskekin alderatuta, kaleetan laguntzeko prest dauden pertsonak aurkituko dituztela aurresuposatuaz.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2023-03-16

Aipuak nola egin

Legorburu Fernandez, I., Idoiaga Mondragon, N., Alonso Saenz, I., & Berasategi Sancho, N. (2023). Segurua al da eskolara bakarrik joatea? Generoaren eragina haurren mugikortasun autonomoan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (124), 5–22. https://doi.org/10.26876/uztaro.124.2023.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak

1 2 > >>