Hezkuntza Mugimendu Alternatiboa Euskal Autonomia Erkidegoan

Egileak

  • Aitor Garagarza
  • Israel Alonso Saenz
  • Josebe Alonso
  • Miren Aguirregoitia

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.115.2020.4

Gako-hitzak:

Hezkuntza alternatiboa, Aldaketa pedagogikoa, Hezkuntzaberrikuntza

Laburpena

Gaur egun, hainbat korronte ari dira hezkuntza alternatiboarekin lotutako hainbat proiektu garatzen, bereziki, Europan eta Latinoamerikan. Euskal Herria ez da salbuespena proiektu horien hazkundeari dagokionez. Artikulu honen helburua da abian diren askotariko proiektuak deskribatu eta haien ezaugarriak ezagutzea, errealitate hori ulertze eta aztertze aldera, etorkizunean ohiko hezkuntza-sistemaren alternatiba izan dadin. Horretarako, hezkuntza alternatiboa kontzeptuaren berrazterketa teorikoa egin dugu ondorioztatuz, elementu komunak dituztela, hala nola askatasuna, autonomia eta partaidetza. Horrez gain, elkarrizketa sakonak egin dira, eta EAEko hezkuntza alternatiboari buruzko hainbat iturri dokumental eta komunikabideen hemerotekak aztertu dira. Egiaztatu ahal izan dugu esponentzialki hazi direla bai hezkuntza-proposamen berrien irekiera, bai gune horiek sustatzeko moduen askotarikotasuna. Garrantzitsua da mugimendu horren ibilbideari hurbiletik jarraitzea; izan ere, ikerketa honen emaitzetako batzuen argitan, esan daiteke hezkuntza-eragile bat jaiotzen ari dela, zeregin garrantzitsua izan dezakeena etorkizuneko hezkuntza-erronkei aurre egiteko.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2020-11-26

Aipuak nola egin

Garagarza, A., Alonso Saenz, I., Alonso, J., & Aguirregoitia, M. (2020). Hezkuntza Mugimendu Alternatiboa Euskal Autonomia Erkidegoan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (115), 77–97. https://doi.org/10.26876/uztaro.115.2020.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak