Segurua al da eskolara bakarrik joatea? Generoaren eragina haurren mugikortasun autonomoan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.124.2023.1Gako-hitzak:
Bide-mugikortasun autonomoa, Haurrak, Hezkuntza, GeneroaLaburpena
Zenbait herrialde eskolarako bide aktibo eta autonomoak bultzatzeko proiektuak sustatzen hasi dira. Ikerketa honen helburua da «Eskolabideak» ekimenean parte hartzen duten haurren mugikortasun autonomoarekiko segurtasun-irudikapenak aztertzea, bereziki segurtasun-hautemate horiek haurren generoak baldintzatzen dituen ikertuaz. Hori aztertzeko Bizkaiko 1.002 haurren ahotsak jaso dira eskola-bide horietan hautematen duten segurtasunari buruz. Erantzunak Iramuteq softwarearen bidez aztertu dira. Emaitzek generoen arteko desoreka erakutsi dute, non neskek pertsona ezezagunekiko beldurra era argiagoan hautematen duten. Horrez gain, mutilek komunitatearen laguntzarekiko konfiantza errotuagoa plazaratu dute neskekin alderatuta, kaleetan laguntzeko prest dauden pertsonak aurkituko dituztela aurresuposatuaz.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.