Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzen 30-50 hilabete bitartean: MacArthur-Bates CDI-III tresnaren euskal bertsioa

Egileak

  • Andoni Barreña Agirrebeitia
  • Nekane Arratibel Insausti
  • Margareta Almgren Sparen
  • Julia Barnes Mason
  • Maria Jose Ezeizabarrena Segurola

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.88.2014.3

Gako-hitzak:

Hizkuntza-garapena · Euskara · Galdetegia · Balioz- kotasuna · Fidagarritasuna

Laburpena

Artikulu honetan MacArthur-Bates Communicative Development Inventories-III tresnaren euskarazko bertsioaren emaitzak biltzen dira, alegia, Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda-IIIrenak (KGNZ-III). Tresna hori 30 eta 50 hilabete bitarteko haur euskaldunak dituzten gurasoei dago zuzendua eta haurren euskarazko lexikoaren eta morfologiaren erabilera, hitzak esaldi berean elkartzeko gaitasuna, ekoitzitako hiru esaldi luzeenen batez besteko luzera hitz eta morfemaka neurtuta, ekoitzitako esaldien konplexutasun morfosintaktikoa eta zenbait hizkuntza-kontzepturen erabilerari buruzko datuak biltzeko osatua dago. Puntuazio normatiboak 1.024 haurren datuetan oinarritu dira. Lan honetan eskala bakoitzeko emaitzak aurkezten dira, baita pertzentilak eta galdetegia ere eranskinetan. Erdietsitako datuek KGNZ-IIIren fidagarritasuna eta baliozkotasuna bermatzen dute.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2014-03-31

Aipuak nola egin

Barreña Agirrebeitia, A., Arratibel Insausti, N., Almgren Sparen, M., Barnes Mason, J., & Ezeizabarrena Segurola, M. J. (2014). Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzen 30-50 hilabete bitartean: MacArthur-Bates CDI-III tresnaren euskal bertsioa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (88), 33–72. https://doi.org/10.26876/uztaro.88.2014.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Egile beraren artikulu irakurrienak