Jabekuntza elebiduna eta kode-bereizketa: subjektu eta objektu markak
Laburpena
Ikerketa honen bidez euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean jabetu den haur elebidun baten aho ekoizpenaren azterketa burutu dute egileek. Arakaturiko aldia haurraren 1;07 adinetik 3;00 adinera luzatu da. Arakaturiko arloa bi hizkuntzetan subjektuen eta objektuen markakera izan da, kontuan izanik euskaraz aditz iragankorren subjektuak (-k marka) aditz iragangaitzen subjektuetatik (-Ø) bereizten direla eta gaztelaniaz, ostera, subjektuak ez direla morfologikoki bereizten. Ikerketaren helburua bi hizkuntza aldi berean ikasten duten haur elebidunek morfologia-ezaugarriak eta egitura sintaktikoak erabiltzen hasten direnean gramatika sistema biak bereizita garatzen dituztela erakustea da. Horretarako, haur elebidunaren datuez gain, adin bereko euskal zein gaztelaniadun elebakarren datuak ere erabili dira.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 1999 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
1999-04-23
Aipuak nola egin
Barreña Agirrebeitia, A., & Almgren Sparen, M. (1999). Jabekuntza elebiduna eta kode-bereizketa: subjektu eta objektu markak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (29), 61–94. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4010