Prisionizazio sekundarioa eta euskal presoen adineko gurasoen osasun mentala

Egileak

  • Luixa Reizabal Arruabarrena
  • Iñaki Garcia Fernandez
  • Eneko Sansinenea Mendez
  • Ainize Sarrionandia Peña

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.115.2020.5

Gako-hitzak:

Prisionizazio sekundarioa, Osasun mentala, Psikopatologia, Osasun mental positiboa, Euskal presoak

Laburpena

Ikerketa honetan, urrun espetxeratutako euskal presoen adineko gurasoen prisionizazio sekundarioak —pertsona baten kartzelatzeak senideengan eragindako ondorio multzoa— osasun mentalean duen eragina aztertu da. Osasun mentala bi modutara neurtu da: psikopatologia-maila eta osasun mental positiboa aztertuz. Ikerketak bi helburu ditu: a) jakitea osasun mentalean alderik ote dagoen semealabak urrun kartzelatuta edo seme-alaba espetxeraturik ez duten gurasoen artean, eta b) presoen gurasoen artean, osasun mentalean alderik ote dagoen espetxerainoko distantziaren arabera. Emaitzek diote, batetik, presoen gurasoek psikopatologia altuagoa eta osasun mental positibo baxuagoa zutela, eta, bestetik, seme-alabak urrundutako gurasoek psikopatologia-maila altuagoa baina osasun mental positibo altuagoa zutela. Ondorioz, prisionizazio sekundarioak eragin kaltegarria du urrundutako euskal presoen adineko gurasoen osasun mentalean, eta kalte horrekin bukatzeko, beharrezkoa litzateke euskal presoekin erabiltzen den espetxe-politikan aldaketak egitea.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2020-11-26

Aipuak nola egin

Reizabal Arruabarrena, L., Garcia Fernandez, I., Sansinenea Mendez, E., & Sarrionandia Peña, A. (2020). Prisionizazio sekundarioa eta euskal presoen adineko gurasoen osasun mentala. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (115), 99–114. https://doi.org/10.26876/uztaro.115.2020.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak