Pertsuasioa, administrazioan euskararekiko jarrera eta erabilera hobetzeko tresna
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.93.2015.4Gako-hitzak:
Euskararen erabilera · Jarrera · PertsuasioaLaburpena
Administrazioan egindako esku-hartze baten eraginkortasuna aztertzen da lan honetan. Esku-hartze horretan langileen euskararekiko jarrera, erabilera-intentzioa eta erabilera neurtu ziren. Esku-hartzea elaborazio altuko pertsuasioan edo prozesatze sistematikoan oinarritu zen, non bilatu zen pertsuasio-mezu baten aurrean hausnartzea eta ebaluazio kritikoa egitea. Datuak Jaurlaritzako bi departamentutan bildu ziren. Esku-hartzearen aurretik eta ostean neurtu zen langile horien euskararekiko jarrera, erabilera-intentzioa eta erabilera. Emaitzek erakusten dute esku-hartzeak hobetu zituela langileen euskararekiko jarrerak, erabileraintentzioa eta erabilera bera ere.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2015 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.