Generoaren eragina komunikazioaren garapenean 8-30 hilabete bitarteko haur euskaldunetan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.75.2010.4Gako-hitzak:
Komunikazio-garapena · Hizkuntza goiztiarra · Genero-ezberdintasunak · Communicative Development Inventories.Laburpena
Lan honetan aztertzen da generoaren eragina komunikazio-garapenean haur euskaldun txikietan (8-30 hilabete bitartean). Horrela, aurkezten dira 2.811 haur euskaldunen komunikazio-garapenaren hainbat alderdiren datuak. Datuak bildu ziren MacArthur-Bates Communicative Development Inventories tresna erabiliz, haren euskararako egokitzapenaren bertsio luzea eta laburra (Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda). Emaitzek erakus-ten dute generoaren eragina txikia dela 8-30 hilabete tartean. Aldiz, adinaren eragina ertaina-altua izan zen. Adinaren eta generoaren artean elkarreragina ere ez zen agertu eragile gisa komunikazio-garapena azaltzeko. Emaitzek justifikatzen dute Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrendan pertzentilen taulak kalkulatzean neskatoak eta mutikoak batera kontuan hartzea.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2010 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2010-12-19
Aipuak nola egin
Arratibel Insausti, N., Barreña Agirrebeitia, A., & Ezeizabarrena Segurola, M. J. (2010). Generoaren eragina komunikazioaren garapenean 8-30 hilabete bitarteko haur euskaldunetan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (75), 69–86. https://doi.org/10.26876/uztaro.75.2010.4