Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko ikasle hasiberrien hizkuntza-hautuak eta arrazoiak
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.8Gako-hitzak:
Hizkuntza-hautua, Hiztun-tipologiak, Hizkuntza-gaitasuna, Hizkuntza-inguruneaLaburpena
Ikerketa honetan aztertu ditugu unibertsitatean hasi berri diren ikasleen hizkuntzahautuak eta horien arrazoiak. Horretarako, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko lehenengo mailako Hezkuntzako Graduetako ikasleak hiru hizkuntza-profil ezberdinetan sailkatu ditugu eta profil horietako ikasleekin eztabaida-taldeak egin ditugu hizkuntzen inguruan dituzten pertzepzio eta usteak jasotzeko. Emaitzek erakusten dute aztertutako hiru hizkuntza-tipologietako ikasleek euskararen gaitasunarekiko autopertzepzio positiboa dutela, nahiz eta hizkuntza-hautuetan ezberdintasunak dauden hiruretan. Euskal elebidunak dira euskaraz gaztelaniaz baino erosoago sentitzen diren bakarrak eta bizi diren gune soziolinguistikoak eta gertuko sarearen nolakotasunak baldintzatzen dute neurri handian egiten duten hizkuntza-hautua. Euskal elebidunentzat hizkuntzak balio identitarioa duen bezala, gainerako ikasleentzat balio instrumentala du eta kasu gehienetan eskolako hizkuntzatzat daukate.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2021 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.