Babesa bilatzen duten pertsonen harreran inplikatutako jarrerak eta prozesu emozionalak: europar identitatea eta sentsibilizaziorako neurriak

Egileak

  • Maitane Arnoso Martinez
  • Magdalena Bobowik
  • Janire Arroyo
  • Ainara Arnoso Martinez
  • Larraitz Zumeta

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.110.2019.4

Gako-hitzak:

Errefuxiatuak, Emozioak, Jarrerak, Europar identitatea, Sentsibilizazio-jarduerak

Laburpena

Babes-eskatzaileen eta immigranteen etorreraren aurrean hautemandako mehatxu eta beldurra Europako herrien sekurizazioarekin eta mugak ixten dituzten politika-neurrien hedapenarekin lotzen da. Artikulu honek aztergai ditu: fenomeno horren aurrean unibertsitateko ikasleek dituzten emozio eta jarrerak, identitate europarrak jokatzen duen papera, eta nola sentsibilizazio-ekintzen bidez bizilagun berriekiko balio prosozialak susta daitezkeen. Emaitzek adierazten dutenez, zenbat eta identifikazio europar altuagoa izan, orduan eta errefuxiatuei mugak ixteko neurriekin adostasun handiagoa azaltzen da. Aitzitik, zenbat eta europar identifikazio baxuagoa izan, orduan eta balio prosozial eta integrazio-neurriekin adostasun handiagoa. Sentsibilizazio-kanpainek errefuxiatuekiko emozio positiboak eta moralak gehiagotzen ditu eta elkartasunaren aldeko balioak zabaldu.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2019-08-26

Aipuak nola egin

Arnoso Martinez, M., Bobowik, M., Arroyo, J., Arnoso Martinez, A., & Zumeta, L. (2019). Babesa bilatzen duten pertsonen harreran inplikatutako jarrerak eta prozesu emozionalak: europar identitatea eta sentsibilizaziorako neurriak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (110), 63–82. https://doi.org/10.26876/uztaro.110.2019.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak