Euskal Herrian bizi diren magrebtarren eta latinoamerikarren akulturazio-prozesua eta osasun psikologikoa

Egileak

  • Edurne Elgorriaga Astondoa
  • Ainara Arnoso Martinez
  • Cristina Martinez-Taboada Kutz
  • Eneritz Balerdi
  • Maddi Berasategi

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.103.2017.4

Gako-hitzak:

Akulturazio-estresa, Ongizatea, Immigrazioa, Generoa, Distantzia kulturala

Laburpena

Ikerlan honetan, Euskal Herrian bizi diren etorkinen hautemandako estresa eta ongizate-maila eta aldagai horien aurrekariak neurtzen dira, generoaren eta jatorriaren arabera egon daitezkeen desberdintasunak kontuan hartuz. 405 emakume etagizon etorkin elkarrizketatu ziren bai Latinoamerikakoak bai Magrebekoak, eta 306 emakume eta gizon euskaldun. Emaitza nabarmengarrienek adierazten dute estresa eta ongizate-maila ertainak direla, eta Magrebeko etorkinek Latinoamerikakoekin eta euskaldunekin konparatuta estres gehiago eta ongizate gutxiago adierazten dutela. Horrela, Magrebeko etorkinekin baieztatzen da akulturazioaren estresaren hipotesia eta Latinoamerikako etorkinen egoera esplikatzeko egokiagoa da atzerritar osasuntsuaren paradoxa. Azkenik, ikusten da estresaren eta ongizatearen aurrekariak desberdinak direla jatorri kulturalaren arabera.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2017-11-30

Aipuak nola egin

Elgorriaga Astondoa, E., Arnoso Martinez, A., Martinez-Taboada Kutz, C., Balerdi, E., & Berasategi, M. (2017). Euskal Herrian bizi diren magrebtarren eta latinoamerikarren akulturazio-prozesua eta osasun psikologikoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (103), 61–82. https://doi.org/10.26876/uztaro.103.2017.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak