Justizia trantsizionala Latinoamerikan: bakeprozesu baterako ikasgaiak
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.92.2015.5Gako-hitzak:
Justizia trantsizionala · Latinoamerika · Bake- prozesua · Egiaren Batzordeak · Barkamen-eskaerakLaburpena
Bake-prozesuak garatzeko justizia trantsizionalak proposatzen dituen hainbat neurri erabil ditzakegu. Ikerketa honek Latinoamerikan azken hamarkada hauetan gertatutakoaz hausnartzea du helburu, haien esperientziatikikasgaiak ateratzeko asmotan. 4.899 inkestaren bitartez, 5 herrialdetako biztanleen iritziak jaso dira. Emaitzak aztertuta, honako neurri hauek adiskidetzeko bidean paper garrantzitsua jokatzen dutela ondoriozta dezakegu: iragana eta indarkeriaren garaia jorratzea funtsezkoa da eta, nahiz eta emozio negatiboak azaleratu, indarkeriaren biktimengan batik bat, hedatutako neurrien eraginkortasunean eragin handia du. Gainera, neurriok eraginkorrak direla sumatzen denean, giro soziala hobetzen dute, elkartasuna eta erakundeenganako konfiantza berrituz.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2015 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.