Immigrazioa eta gutxiengo kulturalak: etorkinen irudikapenak eta gizarte eta komunitatearen partaidetzarako hausnarketak

Egileak

  • Ander Rico Lozano
  • Edurne Elgorriaga Astondoa
  • Ainara Arnoso Martinez
  • Cristina Martinez-Taboada Kutz

Gako-hitzak:

Immigrazioa · Gutxiengo kulturalak · Irudikapenak · Errealitate sozial-komunitarioa.

Laburpena

Ondorengo lanak immigrazioaren eta gutxiengo kulturalen irudikapen-dinamiken ikasketetan aurreratzea du helburu, talde kultural ezberdinez osaturik dagoen lagin batean oinarrituta (Magreb, Latinoamerika eta Ekialdeko Europa). Hitzen asoziazio librearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegora immigratu duten pertsonek beren talde kulturalari buruz zein beste gutxiengo kulturalei buruz dituzten irudikapenak aztertzen dira. Lortutako emaitzen artean, latinoamerikarrei dagozkien adostasun orokorrek beren jatorriari, izaera latinoari eta ezaugarri positiboei erreferentzia egiten diete; Magrebeko taldeen ezjakintasuna eta anbibalentzia azpimarratu egiten da; eta Ekialdeko Europakoan, berriz ere ezjakintasuna, baina oraingoan gertutasun-pertzepzioari eta jende onaren irudiari lotuta. Populazio immigrantearen profil psikosozialen sistematizazioa egiteak ahalbidetuko digu talde kultural ezberdinetan eta errealitate psikosozial eta komunitarioarekin kontrastean dauden irudikapenen sustraiak ezagutzea.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2009-11-27

Aipuak nola egin

Rico Lozano, A., Elgorriaga Astondoa, E., Arnoso Martinez, A., & Martinez-Taboada Kutz, C. (2009). Immigrazioa eta gutxiengo kulturalak: etorkinen irudikapenak eta gizarte eta komunitatearen partaidetzarako hausnarketak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (70), 79–96. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4392

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak