Emakume etorkina eta genero-indarkeria EAEko testuinguruan: arrisku-faktoreak eta babes soziala
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.78.2011.4Gako-hitzak:
Andre etorkina · Genero-indarkeria · Hauskortasuna · Babes soziala.Laburpena
Indarkeria matxistari buruzko estatistiketan andre etorkinek duten gehiegizko presentziak, gutxituz doan dinamika izatetik urrun, goraka doan jarrera dirudi EAEn. 2009an, antropologia, soziologia eta psikologiaren arlotik zuzendutako ikerketa egin genuen. 20 elkarrizketa egin genituen bortizkeriaren biktimekin eta esparru horretan lanean diharduten profesionalekin, emakume horiek oldartzaileen ikusmiraren erdi-erdian jartzen dituzten arrisku-faktore estrukturalak azaleratzeko xedez. Baita baliabide soziosanitario, juridiko eta polizialetan kolektibo horretan izandako jarduera ebaluatzeko ere. Emaitzetatik hauxe ondorioztatu dugu: andreen egoera administratiboak (bereziki bikotekidearenganako mendekotasuna eta irregulartasun-egoera), sare sozial eskasak eta lanean txertatzeko eta gizarteratzerako aurkitzen dituzten gorabeherek (batez ere etxebizitzarekin eta oinarrizko prestazio sozialak eskuratzearekin lotutakoak) zaildu egiten diete indarkeria-katetik ateratzea.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2011 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2011-09-30
Aipuak nola egin
Irazu Ibañez, A., Arnoso Martinez, M., Mazkiaran López de Goikoetxea, M., & Arnoso Martinez, A. (2011). Emakume etorkina eta genero-indarkeria EAEko testuinguruan: arrisku-faktoreak eta babes soziala. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (78), 77–101. https://doi.org/10.26876/uztaro.78.2011.4