Euskal migranteak Europan: migrazio-prozesua eta egokitzapen psikologikoa

Egileak

  • Edurne Elgorriaga Astondoa
  • Izaskun Ibabe Erostarbe
  • Ainara Arnoso Martinez
  • Onintza Zapiain Abuin
  • Maialen Unanue

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.8

Gako-hitzak:

Euskal migrazioak, Migrazio-prozesua, Ongizatea, Osasun mentala

Laburpena

Azken urteetan euskal migrazioak Europar Batasuneko herrialdeetara areagotu dira. Lan honetan aurkezten dira populazio honen migrazio-prozesuen eta egokitzapen psikologikoaren ezaugarriak generoa kontuan hartuta, eta identifikatzen dira egokitzapen psikologikoa eta finkatze-prozesua azaltzen dituzten aldagaiak. Lagina euskal migranteen talde batek (n = 86) eta euskal ez-migranteen kontroltalde baliokide batek (n = 63) osatzen dute. Emaitzek erakusten dute zailtasun handirik gabeko migrazio-prozesua gertatzen dela, eta ez dagoela desberdintasun nabarmenik gizon eta emakumeen artean. Euskal migranteen egoera psikologikoa, ez-migranteekin konparatuta, antzekoa edo hobea da. Beste aldetik, aurkitu da migrazio-helburuak lortzeak eta egungo egoera hobea izateak (esperotakoarekin alderatuta) egokitzapen psikologikoa adierazten dutela. Azkenik, ikusi da euskal migranteek harrera-gizartean egoera ekonomiko eta sozial ona dutenean, bertan jarraitzeko probabilitatea handiagoa dagoela.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2022-12-02

Aipuak nola egin

Elgorriaga Astondoa, E., Ibabe Erostarbe, I., Arnoso Martinez, A., Zapiain Abuin, O., & Unanue, M. (2022). Euskal migranteak Europan: migrazio-prozesua eta egokitzapen psikologikoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (123), 167–186. https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.8

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak