Jatorri desberdineko emakumeen migrazio-egitasmoa eta ongizatea. Genero-ikuspuntutik egindako ekarpenak
Gako-hitzak:
Jatorri kulturala · Egitasmo migratoria · Ongizatea · Genero ikuspuntuaLaburpena
Azterlan honetan Euskal Herrian bizi diren jatorri desberdineko 201 emakume etorkinen egoera psikosoziala aztertuko da. Beren ongizate-maila eta osasun mentala azalduko dira, genero-ikuspuntutik eragiten duten aldagaien arteko harremanak deskribatuz. Elkarrizketatutako emakumeen artean, %Â 77,1 Latinoamerikakoa da, %Â 12,4 Magrebekoa eta %Â 10,4 Ekialdeko Europakoa. Migrazio-prozesuaz eta hona egokitzeko prozesuaz egiten duten balantzea positiboa da eta osasun oneko emakumeak izan ohi diren arren, emigratzeak suposatzen duen aldaketaren gogortasunak emakume etorkinen osasun mentalean eragina du: %Â 42k sintoma depresiboak ditu, %Â 45ek somatikoak eta %Â 57k antsietate-sintomak. Migratze-dolua, jatorrizko herrialdean geratu den familia eta bakardadea, familia egituraren ezaugarriak, gizarte-harremanak, lana eta irregulartasun-egoerarekin lotutako urrakortasuna dira, beste batzuen artean, emakume etorkinen ongizatea eta osasun mentala esplikatzen dituzten arrazoiak.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2008 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2008-12-30
Aipuak nola egin
Arnoso Martinez, A., Elgorriaga Astondoa, E., & Martinez-Taboada Kutz, C. (2008). Jatorri desberdineko emakumeen migrazio-egitasmoa eta ongizatea. Genero-ikuspuntutik egindako ekarpenak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (67), 87–104. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4371