Zer emozio pizten dizkigu hilerokoak?

Egileak

  • Nahia Idoiaga Mondragon
  • Maitane Belasko Txertudi

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.108.2019.4

Gako-hitzak:

Emozioak, Feminismoa, Gizarte-irudikapena, Hilerokoa

Laburpena

Ikerketa honek Euskal Herriko gazteek gizarte gisa hilerokoa emozionalki nola ulertzen duten lantzea du helburu. Hau da, hilerokoaren eraikuntza kolektiboan emozioek duten garrantzia jorratzea. Horretarako, 18-26 urte arteko 185 gazteren hilerokoaren definizio emozionala aztertu da, bai maila kualitatiboan bai eta kuantitatiboan ere. Hasteko, asoziazio askeko ariketa bat burutu da eta emaitzak analisi lexikalarekin aztertu dira. Bigarrenik, afektu positibo eta negatiboa neurtzeko PANAS eskala ere aplikatu da. Emaitza guztiak parte-hartzaileen sexuaren (emakume/gizonezko) eta ideologia feministaren (feminista/ez feminista) arabera landu dira. Emaitzek erakutsi dute oraindik estigmatizazioarekin lotutako karga emozional negatibo nabarmena sortzen duela hilerokoak gazteengan nazka, lotsa, haserre edota tristura sentimenduekin lotuta. Halere, harrotasunarekin eta bestela kokarga positibodun emozioekin lotutako eraikuntza ere aurkitu da. Hilerokoaren eraikuntza positibo hori espresuki ideologia feministari loturik dago eta emakumeak ahalduntzen ditu. Bukatzeko hilerokoa gizarte-emozio ikuspuntu honetatik lantzetik eratorritako ondorioak eta osasunaren eraikuntza positiboago baterako premisak eztabaidatu dira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2019-03-11

Aipuak nola egin

Idoiaga Mondragon, N., & Belasko Txertudi, M. (2019). Zer emozio pizten dizkigu hilerokoak?. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (108), 79–94. https://doi.org/10.26876/uztaro.108.2019.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak