Ebola eguneroko pentsamenduan barneratzen: gizarte-irudikapena, arrisku-hautematea eta emozioak
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.96.2016.3Gako-hitzak:
Ebola · Gizarte-irudikapen · Arrisku-hautemate · EmozioLaburpena
Gizartea mehatxatzen duten fenomeno berriak, adibidez 2014ko ebola-izurritea, ulertzeko beraiei buruzko esanahi partekatuak eraikitzen ditugu, gizarte-irudikapenak. Horien bidez ebolari esanahia emateaz gain arriskuaren hautemate-maila eta emozioak ere bideratzen dira. Lan honek Euskal Herriko 294 pertsonak ebola nola ulertzen, hautematen eta sentitzen duten neurtu du 2014ko abuztu eta azaro artean, hau da, osasun-krisiaren momentu gordinenean. Emaitzek adierazi dute ebola Afrikarekin lotutako gaixotasun arriskutsu gisa irudikatzen dela, baina gure gizartean izurritearekiko norberaren arrisku-hautematea eta beldurra ez direla oso altuak. Are gehiago, arrisku-hautemate eta beldurra altuagoak dira krisiaren hasieran Mendebaldean kutsatzeak gertatzean baino. Hori, izurriteak behin eta berriz agertzeak sortutako nekeak edota izurriteekiko betetzen ez diren aurreikuspen izugarriek azal lezakete, baina nabarmena da osasun-krisiei aurre egiteko eran eragin zuzena duela.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2016 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.