Osasun-izurriteen komunikazioa aro digitalean
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.99.2016.4Gako-hitzak:
Arrisku-komunikazioa · Ebola · Komunikabideak · Sare sozialak · TwitterLaburpena
2014ko ebolaren izurriteari buruz Twitterren eginiko arrisku-komunikazioa ikertzen da lan honetan. Hiru ardatz nagusi ditu: Twitterren ebolak izandako jarraipenaren eduki-analisia, Twitterren gaia lantzeko erabilitako komunikazio-estiloaren analisia, eta, azkenik, gure emaitzak osasun-krisietan pertsonek informatzeko dauzkaten ohituren testuinguruan kokatzea. Horretarako, ebolari buruz idatzitako 28.760 tweet edo txio aztertu ziren eta 294 pertsonari osasun-krisietan informatzeko dauzkaten ohiturei buruzko galdesorta pasa zitzaien. Emaitzak Twitterren osasun-krisietan informatzeko era aldatzen duela frogatu dute, komunikabide tradizionaletako komunikazioa transformatuz. Eraldatze horretan komunikabide tradizionalen diskurtso bakarrari kritikak eta gaia lantzeko ikuspuntu emozionalak garrantzi berezia hartu zuten. Bukatzeko emaitzen inplikazio sozialei buruz eta sare sozialen bidezko komunikazioak etorkizuneko osasun-izurriteei aurre egiteko izango duen garrantziari buruz hausnartzen da.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2016 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.