Debabarreneko euskarazko komunikazio-sistema. Tokian tokiko kazetaritza-genero eta gaien analisia 2000-2004 bitartean

Egileak

  • Alazne Aiestaran Yarza

Laburpena

Artikulu hau Debabarreneko tokian tokiko euskarazko prentsa aztertu duen doktore-tesian oinarrituta dago. 2000-2004 bitartean bailara horretan argitaratzen diren 6 herri-aldizkarien (Eta kitto!, Pil-pilean, Barren, Berriketan, Kalaputxi eta Drogetenitturri) kazetaritza-genero eta gaien analisia egin da; milurteko berrian argitalpenek zer argitaratzen duten, nola argitaratzen duten eta ikerketa-epean izan duten garapena jakiteko helburuarekin. Era berean, agerkari bakoitzaren ezaugarriak eta bakoitzak bere herrian ematen duen zerbitzua nolakoa den ezagutu nahi izan da azterketa honetan. Eduki-analisitik abiatuta, aldizkari bakoitzaren errealitatea eta esperientzia islatu dira; eguneroko errealitatea, funtzionamendua, lan-taldeen osaketa, langileen profila, prestakuntza, nola antolatzen duten euren jarduna edota lan-taldeen antolaketa moduak nolako eragina duen aldizkariak argitaratzen dituen edukietan (kazetaritza-genero eta gaietan) ikertu da. Beraz, lan honetan lan-taldeen profesionalizatzeaz, lanaren duintasunaz, militantziaz, aldizkarietako kazetaritza-genero eta gaien deskribapenaz, kalitateaz, aldizkarien ahuleziez, indarguneez eta etorkizunerako bideaz arituko gara. 

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2007-09-29

Aipuak nola egin

Aiestaran Yarza, A. (2007). Debabarreneko euskarazko komunikazio-sistema. Tokian tokiko kazetaritza-genero eta gaien analisia 2000-2004 bitartean. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (62), 81–97. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4237

Zenbakia

Atala

Artikuluak