Kazetaritzaren garabideak: Kalitatea, berrikuntza eta prestakuntza

Egileak

  • Txema Ramírez de la Piscina Martinez
  • Alazne Aiestaran Yarza
  • Beatriz Zabalondo Loidi
  • Antxoka Agirre Maiora

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.93.2015.2

Gako-hitzak:

torkizuneko kazetaritza · Kalitatezko kazetaritza · Profesional- tasuna · Sareko informazioa

Laburpena

Lan honetan, Euskal Herriko eta Europako eskarmentu handiko 73 kazetariri egindako inkesta analitiko baten emaitzak aurkezten dira. Kazetaritzaren orainaz, eta,batik bat, etorkizunaz galdetu zaie. Guztira 29 galderaz osatutako inkesta bete zuten, 2013ko azarotik 2014ko martxora bitartean. Galdetegia ikerketarako propio diseinatuzuen EHUko HGH ikertalde finkatuak. Inkestatutako 73 kazetari horietatik 19 Euskal Herrikoak ziren, eta gainerako 54ak Europako bost estatu populatuenetarikoak: Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia. Oro har, iritzi-adostasun nabarmena antzeman da, eta, egun lanbideak bizi duen krisia gainditzeko, hiru gakoagertzen dira garbi: kalitatea, berrikuntza eta prestakuntza. Adituen esanetan, beraz,ildo horiek markatuko dituzte kazetaritzaren garabideak. Gehientsuenak, halaber, bat datoz esatean kalitatea, azkartasuna eta egiazkotasuna bateragarriak direla. Ezdute uste prentsa idatzia epe laburrean (2020an) desagertuko denik; aldiz, aldaketaoso sakonak egin beharko dituela deritzote. Gehienek uste dute sareko etorkizuneko informazioa hobea, sakonagoa eta interaktiboagoa izango dela.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2015-06-11

Aipuak nola egin

Ramírez de la Piscina Martinez, T., Aiestaran Yarza, A., Zabalondo Loidi, B., & Agirre Maiora, A. (2015). Kazetaritzaren garabideak: Kalitatea, berrikuntza eta prestakuntza. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (93), 19–42. https://doi.org/10.26876/uztaro.93.2015.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Egile beraren artikulu irakurrienak

1 2 > >>