Euskarazko prentsa elkarlanerako estrategien bila

Egileak

  • Alazne Aiestaran Yarza

Laburpena

Esparru zabal bezain plurala da, gaur egun, euskaraz argitaratzen den prentsarena. Zabala, Euskal Herri osora hedaturik dagoelako, plurala edukiz, formatuz eta ildo editorialez, kolore eta ezpal guztietako argitalpenak direlako argia euskaraz ikusten dutenak. Tokian tokiko eta prentsa nazionalaren arteko elkarlana eta bizikidetza aztertzen duen ikerketaren ondorioak jaso dira hurrengo lerroetan. Bertan, euskarazko tokian tokiko prentsaren lana, euskarazko prentsa nazionalaren barnean sartzeko aukerak eta bideak aztertu nahi izan dira. Gaur egun, informazio lokalaren inguruan gauzatzen ari diren proiektuak zein diren eta etorkizunean, esparru horretan nagusituko diren estrategiak ezagutzeko aukera emango digu.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2004-07-07

Aipuak nola egin

Aiestaran Yarza, A. (2004). Euskarazko prentsa elkarlanerako estrategien bila. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (49), 45–57. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4145

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak