Emakume gazteen estereotipoak Disney Channel kateko telesailetan

Egileak

  • Susana Lopez
  • Alazne Aiestaran Yarza

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.76.2011.3

Gako-hitzak:

Disney Channel · Generoa · Teleserieak · Emakume nerabeen estereotipoak.

Laburpena

AEBko Disney faktoriak errealitatea islatzeko duen modua aztertzen duen ikerketa-korrontearen barruan kokatzen da lan honen helburu orokorra.  Fikzio-telesailen bitartez eta nerabeentzako komedia formatupean, itxuraz tolesgabea den dibertsioaren bilgarriarekin erakusten ditu Disney-k gazteen imaginarioan sakon sartzen diren  AEBko  bizimodu idilikoa, kontsumo-moldeak edota emakume eta gizonen erakargarritasunen ereduak. Hannah Montana eta antzeko telesailek lortu duten neurrigabeko arrakasta eta, ondorioz, gazteen artean sortu den mitomania dira Euskal Herriko Unibertsitatean garatu dugun ikerketa pilotuaren abiaburua. Izan ere, Ipar Amerikako telesail arrakastatsuenek euskal nerabeen artean izan duten eragina ezagutu nahi izan dugu eta Disney Channel kateko telesail arrakastatsuenetan aurkezten den emakume nerabearen ereduari buruzko lehenengo emaitzak jasotzen dira hurrengo lerroetan.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2011-03-22

Aipuak nola egin

Lopez, S., & Aiestaran Yarza, A. (2011). Emakume gazteen estereotipoak Disney Channel kateko telesailetan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (76), 45–56. https://doi.org/10.26876/uztaro.76.2011.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak