Kalitate-indizeak euskarazko kazetaritzan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.91.2014.3Gako-hitzak:
Kalitatezko kazetaritza · Albisteen kalitatea · Euskal prentsa · Europako prentsaLaburpena
UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko HGH ikerketa-taldeak (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) azken bi urteotan egindako azterketa baten emaitzak biltzen ditu lan honek. Alegia, euskarazko kazetaritzan erreferentzia diren agerkarietako albisteen kalitatea neurtzen duen ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboaren datuak. Albisteen kalitatea neurtzeko hiru parametro hartu dira kontuan: albistearen hautaketarekin zerikusia duten aldagaiak, albistearen lanketarekin zerikusia duten aldagaiak eta gizarte-ekarpenarekin zerikusia dutenak. Euskaldunon Egunkaria-Berria, Argia eta Goienaren papereko edizioak eta edizio digitalak aztertu dira 2001-2013 artean eta Europako erreferentziazko bost egunkarirekin —Financial Times, Le Monde, Frankfurter Allgemeine Zeitung, Corriere della Sera, eta El PaÃs kazetekin— alderatu dira lortutako emaitzak. Denis McQuail-ek (1992) garatu zuen media performance («hedabideen jarduera») kontzeptuan oinarritu da aplikatu den ikerketa-metodoa. Erdietsitako emaitzek erakusten dute, besteak beste, kalitatearenbeheranzko joera bai euskal prentsan baita Europako prentsan ere.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2014 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.