Bere begiz ikusitako lekukoen oroimenean ebaluaziotartearen eragina

Egileak

  • Izaskun Ibabe Erostarbe

Laburpena

Bere begiz ikusitako lekukoen oroimenean ebaluazio- tartearen eragina Izaskun Ibabe EHUko irakaslea Bere begiz ikusi duen lekukoak gertaera konplexu bat behatzen duenean, aldez aurretik dituen ezagutza-eskemen araberako interpretazioa egiten du. Gero, oroimenean pilatu ohi den informazioak jasotzen ditu, nahiz barnekoak diren eraginak (pentsamenduak) nahiz kanpokoak (elkarrizketak). Denboraren joanak lekukoak gertaerari buruzko informazio berria jasotzea dakar eta honek jatorrizko informazioa aldarazi egiten du. Konplexuak dira denbora-tartearen efektuak, izan ere neutroak diren gertaeretan ez dute emo- zionaletan bezala eragiten eta, gainera, ebaluazio-tartearen araberakoak dira. Laborategietako lanetatik eskuratutako ondorioak ere ez dira bateragarriak, agian ezadostasun hau ebaluazio-proba behin eta berriro errepikatzeak ekar lezake edota gertaeraren ondoren pertsonek jaso ohi duten informazioak.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1999-02-12

Aipuak nola egin

Ibabe Erostarbe, I. (1999). Bere begiz ikusitako lekukoen oroimenean ebaluaziotartearen eragina. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (31), 101–111. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4029

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak