HUHEZIko (MU) Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleen hizkuntza- eta kultura-identitatea

Egileak

  • Asier Irizar Mezo
  • Iñigo Ramirez de Okariz Telleria

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.3

Gako-hitzak:

Ikasleak, Euskara eta erabilera, Euskal identitatea, Kultura-identitatea, Euskal dimentsioa

Laburpena

Ingurune urruti zein hurbilean gertatzen ari diren aldaketa sozioekonomiko nahiz kulturalek eragin zuzena dute gure hizkuntza- eta kultura-identitatean. MU-HUHEZIra datozen ikasle etorri berrien euskararen erabilerari eta euskal kulturaren pertzepzioari jarri diegu arreta, ikasle berrien profil horietan sumatzen diren aldaketen arrazoiak identifikatzeko. Helburu horrekin diseinatu zen lau urteko proiektuan, ikasleek EOSKOLA liburua irakurri behar izan zuten 2017-2018 ikasturtean; ondoren, elkarrizketa bat izan zuten egilearekin, eta, azkenik, galdetegi bati erantzun behar izan zioten. Egindako lanketatik ateratako emaitzek adierazi digute ikasleen hizkuntza-erabilera zein kultura-pertzepzioa askotarikoak direla, eta horri erantzuteko hizkuntza-konpetentziaren zein curriculumaren berrikuspena egitea —euskal dimentsioari arreta gehiago jarriz— beharrezkoa dela.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2021-11-25

Aipuak nola egin

Irizar Mezo, A., & Ramirez de Okariz Telleria, I. (2021). HUHEZIko (MU) Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleen hizkuntza- eta kultura-identitatea. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (119), 35–57. https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak