Lehen Hezkuntzako curriculuma eta kultura-ondarea
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.93.2015.3Gako-hitzak:
Kultura-ondarea · Lehen Hezkuntzako curriculuma · Identitate kolektiboaLaburpena
Artikulu honen helburua zera da, aztertzea Lehen Hezkuntzako curriculumean (6-12 urte) Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera jakintza-arloan kultura-ondareak duen curriculum-tratamendua, Eusko Jaurlaritzak 2007 eta 2010ean kaleratutako dekretuak aintzat hartuz. Curriculumaren iturri soziokulturaletatik abiatuta, eta jakintza-arloaren konpetentzia eta edukietara pasatuz, euskal curriculumean ondareak eta kulturak dituzten tratamendu-ikuspegiak identifikatzen dira. Ikuspuntu soziologikoago batetik, berriz, esandako curriculumetan kultura-ondareari ematen zaizkion espezifikotasunak alderatu nahi ditugu ondoren gela barruan euskal identitate kolektiboari eman nahi zaion tratamenduarekin.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2015 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.