Tokiko kultura-ondarea aztertzeko proposamen aztertzeko proposamen didaktikoa. Lehen Hezkuntza
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.115.2020.2Gako-hitzak:
Tokiko kultura-ondarea, Curriculuma, Lehen Hezkuntza, ProposamenaLaburpena
Hezkuntzako curriculumaren garapenean ohikoa den modura, hiru zehaztapen-maila bereizten dira. Lehen zehaztapen-mailan, ikaslearen irteera-profil orokorra definitzen da oinarrizko eta derrigorrezko hezkuntza osorako. Bigarrenean, ikaslearen arloko irteera-profil espezifikoa. Eta hirugarrenean, berriz, aurreko bi zehaztapen-mailetan oinarrituz, arloka, ikasturte bakoitzean gelan aplikatzeko unitate didaktikoak proposatzen dira. Artikulu honetan, azken horri heldu nahi diogu; Lehen Hezkuntzako azken zehaztapenean, gelan jarriko dugu begirada, eta tokiko kulturaondarea aztertzeko proposamen bat eskainiko dugu etapa horretako zereginetara zuzendutako irakaskuntza-ikaskuntzarako. Nahiz eta gure fokua Gipuzkoako hego-mendebaldeko Debagoiena eskualdean jarri, uste dugu gainontzeko lanetan esandako eta idatzitako guztia baliagarria dela edozein herri nahiz eskualderi aplikatzeko ere.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2020 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.