Hizkuntzaren erabilera genero-estereotipoak iraunarazteko tresna gisa: hizkuntzaren abstrakzioaren ondorioak

Egileak

  • Garbiñe Ortiz Anzola
  • Jose Valencia Garate
  • Lorena Gil de Montes Etxaide

Laburpena

Talde arteko hizkuntza-soslaia izeneko ikerketa-lerroak egiaztatu duenez, hizkuntzaren erabilera estrategikoa estereotipoak eta aurreiritziak igortzeko eta mantentzeko bidea da. Hemen aurkezten diren bi ikerketek genero-estereotipoak iraunarazteko hizkuntzaren erabilerak —hizkuntzaren abstrakzio mailak— duen zeresana aztertzea zuten helburu. Lehenengo iker- ketan, genero-estereotipoak manipulatzeko hitz gakoak (generoa, nortasun- ezaugarria) aurkeztu ziren. Bigarren ikerketan, etxeko eta laneko testuingu- ruetako genero-rolak irudikatzen zituzten binetak manipulatu ziren. Emaitzen arabera, estereotipoarekin bat egiten zuten egoerak estereotipoaren aurka egiten zutenak baino abstraktuago deskribatu ziren, eta emakumeen eta gizonen arteko egiturazko harreman mota hizkuntzaren erabilerarako ele- mentu adierazgarria izan zen. Hizkuntzaren erabilerak genero-estereotipoak berresteko eta iraunarazteko tresna gisa dituen ondorioak eztabaidatzen dira, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun sozialari so eginez.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2006-12-20

Aipuak nola egin

Ortiz Anzola, G., Valencia Garate, J., & Gil de Montes Etxaide, L. (2006). Hizkuntzaren erabilera genero-estereotipoak iraunarazteko tresna gisa: hizkuntzaren abstrakzioaren ondorioak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (59), 63–88. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4217

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak

1 2 > >>