Komunikabideak eta taldearteko mintzaira soslaia: Picassoren "Guernica" Bilboko Guggenheim-era ekartzearen inguruko polemika

Egileak

  • Eneko Sansinenea Mendez
  • Jose Valencia Garate
  • Lorena Gil de Montes Etxaide
  • B. Usabiaga
  • N. Ripalda

Laburpena

Lan honen helburua komunikabideek taldearteko egoeretan erabiltzen duten mintzairaren abstrakzio-maila soslaitua aztertzea da. Picassoren “Guernica” Bilboko Guggenheim-era ekartzeari buruzko polemika landu zen, zortzi egunkariren artikulu eta editorialak aztertuz. Gaiaz informatzen zuten egunkarien mintzaira, Kategoria Linguistikoen Ereduan oinarrituz aztertu zen. Egunkarien ideologia erabilitako mintzairaren abstrakzio mailan islatuko zela espero zen. Hipotesiak adierazitako moduan, egunkari abertzaleagoek mintzaira abstraktuagoa erabili zuten, erabakiaren alderdi sinbolikoak azpimarratuz, egunkari ez-abertzaleek mintzaira konkretuagoa erabili zuten bitartean, modu honetan eztabaidaren arazo teknikoetan oinarrituz. Emaitzak taldearteko mintzaira-soslaiaren ikerketa lerroaren ikuspuntutik eztabaidatzen dira, eta emaitza hauen inplikazioak polemika sortu zen kontestuan oinarrituz azaltzen dira.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

1998-04-16

Aipuak nola egin

Sansinenea Mendez, E., Valencia Garate, J., Gil de Montes Etxaide, L., Usabiaga, B., & Ripalda, N. (1998). Komunikabideak eta taldearteko mintzaira soslaia: Picassoren "Guernica" Bilboko Guggenheim-era ekartzearen inguruko polemika. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (24), 89–101. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3910

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Egile beraren artikulu irakurrienak

1 2 > >>