Hizkuntzaren erabilera genero-estereotipoak iraunarazteko tresna gisa: hizkuntzaren abstrakzioaren ondorioak
Laburpena
Talde arteko hizkuntza-soslaia izeneko ikerketa-lerroak egiaztatu duenez, hizkuntzaren erabilera estrategikoa estereotipoak eta aurreiritziak igortzeko eta mantentzeko bidea da. Hemen aurkezten diren bi ikerketek genero-estereotipoak iraunarazteko hizkuntzaren erabilerak —hizkuntzaren abstrakzio mailak— duen zeresana aztertzea zuten helburu. Lehenengo iker- ketan, genero-estereotipoak manipulatzeko hitz gakoak (generoa, nortasun- ezaugarria) aurkeztu ziren. Bigarren ikerketan, etxeko eta laneko testuingu- ruetako genero-rolak irudikatzen zituzten binetak manipulatu ziren. Emaitzen arabera, estereotipoarekin bat egiten zuten egoerak estereotipoaren aurka egiten zutenak baino abstraktuago deskribatu ziren, eta emakumeen eta gizonen arteko egiturazko harreman mota hizkuntzaren erabilerarako ele- mentu adierazgarria izan zen. Hizkuntzaren erabilerak genero-estereotipoak berresteko eta iraunarazteko tresna gisa dituen ondorioak eztabaidatzen dira, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun sozialari so eginez.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2006 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2006-12-20
Aipuak nola egin
Ortiz Anzola, G., Valencia Garate, J., & Gil de Montes Etxaide, L. (2006). Hizkuntzaren erabilera genero-estereotipoak iraunarazteko tresna gisa: hizkuntzaren abstrakzioaren ondorioak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (59), 63–88. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4217