Identitate soziala nabarmentzearen eragina esklusio moralean

Egileak

  • Luixa Reizabal Arruabarrena
  • Jose Valencia Garate

Laburpena

Identitate Sozialari buruzko ikuspegi psikosoziala (Tajfel 1981, 1982) eta taldearteko gatazkari buruzko teoria (Sherif 1966; Doise 1986; Deutsch 1986) tartekatuz, identitate gatazkatsuekiko taldekidetza eta identitatearen nabarmentze kontestualari (indibiduala vs. soziala) buruzko arazoak eztabaidatzen dira artikulu honetan. Hain zuzen ere, ikuspegi hauetan oinarrituz, testuinguru gatazkatsu batean identitate ezberdinak nabarmentzearen eta bestearen ebaluaketaren artean dauden zenbait prozesu soziokognitibo hipotetiko planteatzen dira.

Honela, 2 x 2-ko (Identitate esklusibo euskalduna eta espainiarra x identitate indibiduala vs. soziala nabarmentzea) diseinu bat eta balio ezberdintasunari, deslegitimizazioari, hautemandako gatazkari eta bestearen ebaluaketari buruzko neurbideak erabiliz, Euskal Herrian garatzen den gatazka soziopolitikoaren inguruan burututako ikerketa baten emaitzak aurkezten dira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1995-11-30

Aipuak nola egin

Reizabal Arruabarrena, L., & Valencia Garate, J. (1995). Identitate soziala nabarmentzearen eragina esklusio moralean. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (15), 97–107. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3829

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak

1 2 > >>