Elebidunen garapen kognitibo eta neuropsikologikoaren inguruko ikerkuntza XX. mendean zehar: berrikuspen teoriko-metodologikoa

Egileak

  • Arantxa Gorostiaga Manterola
  • Nekane Balluerka Lasa

Laburpena

Lan honetan, XX. mendean zehar elebidunen garapen kognitibo eta neuropsikologikoaren inguruan aurrera eraman diren ikerketa garrantzitsuenen berrikuspena egiten da. Ikerketa horietan lortutako emaitza adierazgarrienak, berauen oinarrian dauden elebiduntasunari buruzko teoria nagusiak eta ikertzaileek erabilitako metodologia aztertzen dira. Artikulua elebiduntasunaren inguruko ikerketak mende honetan izan duen arrakasta azal dezaketen arrazoiak aztertuz hasten da. Jarraian, elebiduntasunari buruz hainbat autorek proposatutako definizioak eta elebidunen arteko bereizketak egiteko erabili diren dimentsio nagusiak, hots, elebidunen tipologiak azaltzen dira. Artikuluaren muina eratzen duen zatian, elebiduntasunaren ezagutzarako hain emankor gertatu diren elebidunen garapen kognitiboaren, oroimenaren antolakuntzaren eta garapen neuropsikologikoaren arloetan XX. mendean zehar garatu diren ikerketa nagusiak sakonki aztertzen dira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2000-05-12

Aipuak nola egin

Gorostiaga Manterola, A., & Balluerka Lasa, N. (2000). Elebidunen garapen kognitibo eta neuropsikologikoaren inguruko ikerkuntza XX. mendean zehar: berrikuspen teoriko-metodologikoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (35), 89–130. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4049

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak