Istripuak, gaixotasunak eta gertaera negatiboak jasateko joera duten pertsonen eta substantzia adiktiboen kontsumitzaileak diren pertsonen nortasunaren profila
Laburpena
Pertsona batek gaixotasunak, istripuak eta gertaera negatiboak edukitzeko edo substantzia adiktiboak kontsumitzeko duen joera erlazionatuta dago haren nortasunaren bereizgarriekin. Ikerketa honen helburua istripuak, gaixotasunak eta gertaera negatiboak jasateko eta substantzia adiktiboak kontsumitzeko joera duten pertsonen nortasunaren profila finkatzea izan da. Hamasei eta hirurogei urte bitarteko 425 euskaldunez (245 emakume eta 180 gizon) osatutako lagin batetik abiatuta, pertsona batek gaixotasunak, istripuak eta gertaera negatiboak edukitzeko duen joera eta substantzia adiktiboak kontsumitzea, haren nortasunaren bereizgarriekin erlazionatuta ote dauden aztertu dugu. Emaitzen arabera, istripuak eta gaixotasunak jasateko joera duten pertsonek neurotizismo-maila altuko eta ardura-maila baxuko profila agertzen dute. Substantzia adiktiboen kontsumitzaile direnek, berriz, neurotizismo- nahiz irekitasun-maila altuko eta atsegingarritasun-maila baxuko profila agertzen dute.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2005 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.