Testu zientifikoen ikaskuntzan argibide eta eskemen eraginak

Egileak

  • Pauli Elosua López
  • Nekane Balluerka Lasa
  • Xabier Isasi Balanzategi
  • Felix Yenes Conde

Laburpena

Ikerketa honetan, testu zientifiko baten ikaskuntzan, argibideek, eta eskema bat egiteak duten eragina aztertzen da. Unibertsitate-ikasleek, argibiderik gabe, materialaren antolakuntzari buruzko argibideekin edo argibide horietan oinarriturik eskema bat eginez, landu zuten testua. Argibideekin eta argibide eta estrategiarekin aritu ziren ikasleek, izaera aplikatua zuen galdera-sorta baten erantzun froga batean, kontrol-taldekoek baino errendimendu hobea izan zuten. Bestalde, errekonozimentuan argibideen eragina somatu zen, ez ordea eskemarena. Gainera, errekonozimendu literaleko froga batean, aipaturiko baldintzek ez zuten inolako eraginik izan errendimenduan. Azkenik, argibideekin erlazionaturiko eta ez erlazionaturiko informazioaren, eta informazio garrantzitsu eta bigarren mailakoaren errekonozimentuen artean ez zen desberdintasun esanguratsurik nabaritu tratamenduen artean. Emaitzek, argibideek eta eskemek testuaren prozesamenduan eragina dutela adierazten dute.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

1992-03-07

How to Cite

Elosua López, P., Balluerka Lasa, N., Isasi Balanzategi, X., & Yenes Conde, F. (1992). Testu zientifikoen ikaskuntzan argibide eta eskemen eraginak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (5), 139–149. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3726

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Egile beraren artikulu irakurrienak