Kreditu europarrerantz hurbiltzeko eredu estatistikoa. Psikologiako ikasketak aztergai

Egileak

  • Nekane Balluerka Lasa
  • Xabier Isasi Balanzategi

Laburpena

Europar Batasuneko goi-mailako hezkuntza-eremuaren eraketak Europako herrialdeetan lortutako titulazioen baliokidetasuna eta goimailako hezkuntza-sistemen kalitatea eta gardentasuna areagotzea bilatzen du. Helburu horiek lortzeko abiapuntua oraingo kreditu-sistemaren ordez, ECTS (European Credit Transfer System) izeneko kreditu europarra erabiltzean datza. Lan honetan, Psikologia titulazioko ikasketa-plana oinarritzat harturik, egungo antolakuntza akademikotik ECTS kredituetan oinarritutako antolakuntzara hurbiltzeko gidatzat har daitekeen eredu estatistikoa garatzen da. Eredu horrek agerian uzten du europar sistemarekiko egokitzapenak iraultza bat suposatuko duela ikasleen jardueretan, irakasleen dedikazioan eta, oro har, antolakuntza akademikoaren alderdi guztietan.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2005-03-31

Aipuak nola egin

Balluerka Lasa, N., & Isasi Balanzategi, X. (2005). Kreditu europarrerantz hurbiltzeko eredu estatistikoa. Psikologiako ikasketak aztergai. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (52), 77–89. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4167

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak