Euskal Herriko eskola-gazteak telebistaren katean
Laburpena
Honako artikulu honek bere baitara biltzen ditu Euskal Herriko lau unibertsitate-irakaslek 2003-2005 bitartean egin duten ikerketa baten emaitzetako batzuk: gazteak eta telebista-kontsumoaren azturak erlazionatzen dituztenak. Ikerketa-taldearen aburuz, telebistaren katean bizi diren arren, oro har, gazteek ez dute garatu ikus-entzunezkoek eskaintzen dituzten eduki sinbolikoak modu askean eta era kritikoan deskodifikatzeko tresna intelektual egokirik.
Ildo horretatik, hemen azaltzen den ikerketaren atalak honako helburu bi hauek izan ditu jomugan: teknologia komunikatiboen baitan, jakitea zein den gazteek duten ikus-entzunezko hedabideen kontsumo-maila, hori batetik; eta, bestetik, telebistari begira jartzen direnean, jakitea zein den euren alfabetizazio berezituaren maila medioetan.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2005 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.