Elebidunen garapen kognitibo eta neuropsikologikoaren inguruko ikerkuntza XX. mendean zehar: berrikuspen teoriko-metodologikoa
Laburpena
Lan honetan, XX. mendean zehar elebidunen garapen kognitibo eta neuropsikologikoaren inguruan aurrera eraman diren ikerketa garrantzitsuenen berrikuspena egiten da. Ikerketa horietan lortutako emaitza adierazgarrienak, berauen oinarrian dauden elebiduntasunari buruzko teoria nagusiak eta ikertzaileek erabilitako metodologia aztertzen dira. Artikulua elebiduntasunaren inguruko ikerketak mende honetan izan duen arrakasta azal dezaketen arrazoiak aztertuz hasten da. Jarraian, elebiduntasunari buruz hainbat autorek proposatutako definizioak eta elebidunen arteko bereizketak egiteko erabili diren dimentsio nagusiak, hots, elebidunen tipologiak azaltzen dira. Artikuluaren muina eratzen duen zatian, elebiduntasunaren ezagutzarako hain emankor gertatu diren elebidunen garapen kognitiboaren, oroimenaren antolakuntzaren eta garapen neuropsikologikoaren arloetan XX. mendean zehar garatu diren ikerketa nagusiak sakonki aztertzen dira.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2000 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.