Haurraren adimenaren eboluzioa

Egileak

  • Mikel Haranburu Oiharbide

Laburpena

Haurraren adimenak etapa desberdinak igarotzen ditu heldutasunera iritsi aurretik. Haur jaioberriak ez ditu Ni-a eta Ni-a ez dena bereizten, baina gerora asimilazio selektiboa egiten hasiko da, sentipen eta inplultsuei nagusituz.

Haurrak, ibiliz eta gauzak erabiliz, gorputz-espazioa eta objektuen espazioa eratzen du. Geroago, garun-azaleko areak heldu ahala, mugimendua errepresentazio bihurtzen du. Hizkuntza izango da errepresentazioaren adierazpiderik egokiena.

Hiru adimen-mota garatzen dira bat bestearen atzetik. Lehenik, adimen konkretua, zeinu eta sinboloz operatu bai baina kontzeptu mugatu eta errepresentazio zurrunetan agortzen dena. Ondoren, adimen abstraktua garatzen da, analisian aurrerapenak egiten ditu haurrak, objektuak alderatzen ikasiz.

Azkenik, adimen kontzeptuala garatzen da. Espazio eta denboraren dimentsio bikoitzean zeinu eta sinboloz operatzen ikazten du gaztetxoak, sistema silogistikoa eta konbinatorioa menperatuz. 

 

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1990-07-12

Aipuak nola egin

Haranburu Oiharbide, M. (1990). Haurraren adimenaren eboluzioa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, 99–110. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3678

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak