Ikasleen estilo kognitiboen, garapen operatorioaren eta prekontzepzioen arteko harremanak, irakaskuntzari begira

Egileak

  • Mikel Haranburu Oiharbide

Laburpena

Eskolako diziplinen kontzeptu-sarean eta ikaslearen prozesu psikologikoetan oinarritzen den barne-eraikuntzako prozesu bezala ulertzen dugu ikaskuntza. Ikaskuntzaren edozein arlotan ikasleak maila formala lortzea da irakaskuntzaren helburu nagusietako bat. Ikasleen kopuru handi bat, aktuazioari dagokionez, Maila Formalera ez heltzearen arrazoiak, haien Estilo Kognitiboetan eta Prekontzepzioetan aurkitzen direla hipotetizatu dugu. Hipotesi hori kontrastatu nahirik, ikerketa honetan, alde batetik, gure zenbait ikastolatako haur eta gaztetxoen natur gaiei buruzko prekontzepzioak aztertu ditugu; eta bestetik, Pentsamendu Logikoaren Garapenaren, Eremuarekiko Independentziaren eta eskolako ikaskuntza-gaiei buruzko ikasleen Prekontzepzioen arteko harremanak aztertu ditugu. Horrela egiaztatu ahal izan dugu, harreman estuak daudela Eremuarekiko Independentziaren, Pentsamendu Logikoaren Garapenaren eta natur gaiei buruzko Prekontzepzioen artean.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

1999-09-09

Aipuak nola egin

Haranburu Oiharbide, M. (1999). Ikasleen estilo kognitiboen, garapen operatorioaren eta prekontzepzioen arteko harremanak, irakaskuntzari begira. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (30), 85–104. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4022

Zenbakia

Atala

Artikuluak